- TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresei eta erakundeei laguntzen diegu, haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta hazkunde jasangarria lortzeko. Teknologiarekiko grina eta gizarte hobea eraikitzeko konpromisoa duten pertsonei esker egiten dugu.
- Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, energia-trantsizioa, mugikortasun jasangarria, osasun pertsonalizatua eta hiri-ekosistema.